Athletic Club

Kopa barrutik

Kopa barrutik

Gosaria eta euria CalderonanGoizeko hamar t’erdiak dira. Euria ari du Calderonan. Atzoko beroa desagertu da…

Gosaria eta euria Calderonan


Goizeko hamar t’erdiak dira. Euria ari du Calderonan. Atzoko beroa desagertu da eta jokalari eta teknikoen gosarian kamareroek zapi zurigorriez jantzita zerbitzen dute. Ogia, yogurra, fruta, kafea, zerealak, esnea eta cola-cao… Dena kontrolpean, kamarak jokalarien zain, goiztiarrek euren elastikoekin sinaduretarako eta finala atzamarrarekin ikutu daiteke…

Telefonoz ere bai dena normaltasun osoz doa. Kazetariek menuaz eta ordutegietaz galdetzen duten bitartean, ea Bilbon gaur sarrerak salgai egongo diren jakiteko goizeko ordu bietan deitzen zaituzte, edota ea egia den Bartzelonan gura ez ei zuten beste 4.000 espaioniar federazioak salduko dituen…

Finala hor dago, bueltan eta duela hogeita bost urte gertatu zen legez gure jarraitzaileek orijinaltasunaren partida irabazi dute dagoeneko, edozein janzkerak balio du hiria tintatzeko, batez ere jantoki eta taberneei dagokienez. Dena kontrolpean eta duela mende laurden bat bezala, birsalmenta maiatzan abuztua egiten saiatzen ari da eta mota askotako prezioak aipatzen dira. Dena kontrolpean, eta duela hogeita bost urte gertatu zen antzera, autobusak gelditu eta arakatu egin dituzte, arraiskutsua omen da finalera etortzea eta are gehiago lo-kuluxka egiteko aprobetxatuz. Beti berdin eta hemengoek gure alde eta Barçaren aurka daudela diote, duela 25 urte Madrilen bezala. Eta milaka jarraitzaile sarrerarik gabe… baina belaunaldi oso bat ondorengoei finala zer den kontatzeko materiala izango duena.