Leku guztietatik eta guztietan
Tenperatura gora doa, termometroetan eta espediziokideen bihotzetan. Ia ia esan daiteke “alea jacta est”, partida…
Tenperatura gora doa, termometroetan eta espediziokideen bihotzetan. Ia ia esan daiteke “alea jacta est”, partida hasi arte oso gutxi egin daiteke eta. Tentsioa eta konzentrazioa agerian daude, bakoitza bere portzentaian eta kanpotik datozen keinuak, leku guztietan eta leku guztietatik, presionatu beharrean indar gehiago ematen dute, inork ez dezala zalantzarik izan.
Hotelera e-postak bidaltzen dituzte, hemen gaudenoi ere, Urretxindorra ikastolatik Iratik, Maddalen eta Maiderrek idazkia jokalariei “… zuek animatzeko idazten dizuegu gutun hau, jarraitu horrela eta denon artean lortuko dugu. Agur bero bat. 4.A ikasleak”. Belokik, kostaldetik, Frida txakurra zurigorriz argazkian, hotelekoei gu ondo zaintzeko esaten dien bitartean, eta Josek Caparrosentzat Gibsonen bideoaren egokipena bidaltzen duena, eta entrenatzailearen semeari egunkarirako argazkia egiten diote, gure alde apostua egiten duen Barça TVko partaidea … eta txirrindulez Valentziarako bidean zihoan Zorriketa, eta limusinez eta isokarroz datozenak, eta Iparraldetik hartu behar diren autobusak… amaigabeko zerrenda… Patroiek gure gabarraren atzetik bete beharko dituzten arauak prestatzeko gogoa ematen dit… gaurkoa futbola izango ez balitz. Heldu da Koparen eguna, gurea bihurtu guran gabiltzana, leku guztietatik eta leku guztietan.