Athletic Club

Kopa barrutik

Kopa barrutik

Etxera itzulera, harroAurtengo Kopa amaitu da. Zapore gazigozoa utzi digu, jakina eta gaur, espero zenez,…

Etxera itzulera, harro


Aurtengo Kopa amaitu da. Zapore gazigozoa utzi digu, jakina eta gaur, espero zenez, eguzkia guztiontzako irten da Calderonan Bilborantz 18:00etan abiatuko den hegaldia hartu baino lehen. Gaua gogorra izan da eta lo hartzeko arazoak egon dira, lojikoa zenez. Dena den luxuzko zalegoa daukagula frogatu denez gero, mina nolabait arindu da. Ohorezko matrikuladun afizioa daukagu, ilusioz beterikoa, berdin baitzaio dena ematea Levante ala Barça ahalguztidunaren aurka, jeitsiera jokoan ala Kopa bat jokoan. Pozarren gaude zer garen eta nondik gatozen horren barneraturtik izatea eta egoera honetan ia adjetibo guztiak motz ala erabiliegiak gelditzen zaizkigu: miresgarria, errepikaezina, sinistuezina, ziragarria, liluragarria… Halaxe sentitu gara egunotan eta atzo bereziki.
Irrifarrak itzultzen ari dira protagonistek senitarteko eta lagunekin ordu pare bat pasa eta gero eta bazkaltzeko orduan legendazko sinadura daraman mezua mahai bakoitzean: Altza gaztiak! Ia atzo bertan San Mameseko pankartak zioen moduan, “denon artean lortuko dugu” eta horrela izan da, denon artean zer garen adierazi dugu eta aurki denon artean malkoak gozamen garaiak bihurtuko ditugu. Baietz.