Athletic Club

Athletic Clubaren oharra

Athletic Clubaren oharra

Athletic Clubek larunbateko partidan Frente Atleticoren presentziari buruz zerau argitu gura die bere bazkide eta…

Athletic Clubek larunbateko partidan Frente Atleticoren presentziari buruz zerau argitu gura die bere bazkide eta zaleei prentsa ohar honen bitartez:

1.- Athletic Clubek, gainerako klubekin gertatzen den legez, bostehun sarrerako eskakizuna jaso zuen Atletico Madrilengandik. Gure klubaren erantzuna bideomarkagailuaren azpian dagoen segurtasun eremuko berrehun eta piku sarrera ematea izan zen, beti ere Atletico Madrileko segurtasun koordinatzailearen aldetik Frente Atletico bezalako taldeei emango ez zaielaren baieztapena jaso eta gero.

2.-Ostegunean egiten den segurtasun bileran, aktan agerian dagoenez, Athletic Clubeko segurtasun koordinatzaileak, Eusko Jaurlaritzako Barne Saila hain justu, argi eta garbi dio Atletico Madrileko segurtasun koordinatzailearen aldetik, Espainiar Barne Ministerioa hain zuzen ere, Frente Atletico bezalako talderik etorriko zirelaren inolako susmorik ez zegoela.

3.-Aitzitik, ostiralean Atletico Madrilen aldetik informazio jaso zen Ibaiganen, sarrera batzuk Frente Atleticori saldu zitzaiela jakinaraziz. Athletic Clubek Ertzaintzari ohartarazi zion, behin sarrerak kalean dauden ardura Barne Sailarena delako, hau da, pertsona ala talde bat estadiora sartzeko baimena emateko ala ezeztatzeko erabakia orduan. Segurtasun arduradunek erabakitzen dute eta hortik aurrera Athletic Clubek ez dauka eskumenik horren inguruko inolako neurria hartzeko eta gainerako pauso guztiak Ertzaintzaren eskutan geratu ziren eta San Mamesen bertan pertsona horiek futbol zelaira sartzeko inolako arazorik ez zegoela erabaki zuten.

4.-Gertatu dena ikusita, eta etorkizunari begira, Athletic Clubek neurriak hartuko ditu Atletico Madrileko jarrera kontuan hartuta.