

Athletic Club eta Umbro, bi adituak.
Athletic Clubek eta Umbrok bidea elkarrekin egiteko beste erremediorik ez zuten. Futbol garbian adituak dira biak, bakoitza bere esparruan. Sinbiosi ezin hobea, sustraietarainoko bidaia erakunde bientzat. Umbro marka unibertsala da, futbolean aditua eta munduko ehun herrialde baino gehiagotan present dagoena. Athletic Clubaren jatorria oroituz edo, futboleko seaska den Ingalaterran 1924. urtean fundatu zen, , bertako selekzioa jantziz, Norbegia eta Suediakoekin egiten duen moduan. Halber ospe handiko klubak janzten ditu Umbrok, besteak beste, Olympique Lyonnais (Frantzia), Santos (Brasil), Manchester City ala Blackburn Rovers, besteak beste, Premier League famadunean daudenak.
Athletic Clubarentzat Umbrok bere janzkeretan ezartzen dituen kalitatea eta teknizitatea bereganatzeko aukera aparta da. Era berean, elkarlan honek talde zurigorriaren lehen pausoak ekartzen ditu gogora, ingeles kolonia handiak gure herrira ezezagunak ziren modak, ohiturak eta usadioak ekarri zituenean hain zuzen ere. Futbola, Athletic Club eta ingeles kutsua duena, aspaldiko koktela, egun Umbroren eskutik eta Umbrori esker indarberriturik datorkiguna.
Elkarlan honetan Athletic Clubek ere eskaintzeko badauka, eta Umbrori 110 urte baino gehiagoko ibilbide gardena ematen dio. Horrekin batera, balore aunitz emateko dauka Athleticek, honako hauek bezala: norbera denagatik harrotasuna, gizartean zeharo sustraiturik dagoen bere kirol filosofiarekiko atxekimendua, harrobiaz harro, harrobi futboleko erreferentzia bihurtzeraino eta gainera futbol biziaren ikuskizun hau mende bateko bizitza beteko duen futbol zelaian.
Hello! We are Football kanpainaren barne, datozen egunotan abiatuko dena, hurrengo hilabeteotan hainbat ekintza eta ekimen gauzatuko dira Umbro eta Athletic Clubaren arteko aliantza zaleengana eramateko, hori bai freskotasuna eta era berrien eskutik.
Jada indarrean dagoen Blog bat izango da ardatza, http://www.hellowearefootball.com/ edo Athletic Clubaren web orriaren bitartez http://www.athletic-club.net/web/main.asp?a=10&b=5&c=0&d=0&idi=0. Bertan ekimenak ezagutzeaz gainera eduki esklusiboak ikusteko aukera egongo da. Esaterako, Umbro Athletic Club 2009-2010 Janzkera Ofizial berriaren lehen irudiak ezagutu ahal izango dira.
Beste alde batetik, uztailaren 8an, asteazkenean, lehen eta bigarren janzkerak aurkeztuko dira San Mamesen 18:00etatik aurrera egingo den prentsaurrekoaren bitartez. Ostean lehen taldeko jokalari askok modeloarena egingo dute, soropilean, bertaratuko diren hedabieentzako.
Jarraian, 19:00etatik aurrera, lehen lantalde osoak lan saioa egingo du San mamesen, ateak irekita.



Zozketa: Balenziagaren kamiseta
Uncategorized @eu
Parte hartu Athletic Clubeko euskarazko Twitterreko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


Edukiera betea
Uncategorized @eu
EDUKIERA BETEA!


Harrobiko taldeen entrenamenduen hasiera
Uncategorized @eu
Athletic Clubeko gazte taldeen jardunera itzultzeari buruzko informazioa


Toulousen aurkako lagunartekoa irailaren 5ean
Uncategorized @eu
Ligako atsedena aprobetxatuz, Athletic Club talde frantziarraren aurka arituko da Baionako Didier Deschamps futbol zelaian irailaren 5ean


Ondo kostatako garaipenarekin amaitu da denboraldi-aurrea
Uncategorized @eu
Athleticek 1-2 mendean hartu du Iraolaren Mirandes taldea, Aduriz eta Nuñezen golei esker


Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin
Uncategorized @eu
Athletic Clubek Gipuzkoa zehar dituen peña guztien kezka eta egoneziaren ondorioz sortutako ekimena da hau.


“Peñista Eguna”-k zuri-gorriz margotu du Sestao
Uncategorized @eu
Bizkaian urteko egunik beroena izan dugu gaur, baina oraindik ez dago argi tenperaturak jasan duen…


Jokalari ohiak Muskizen
Uncategorized @eu
Athletic Clubek 2 Real Sociedadek 1 (Amezaga, Joseba Agirre) Ugandesa honetan jokalari ohien taldeak S.J….


Gorka Guruzetari ebakuntza
Uncategorized @eu
Gorka Guruzeta: ebakuntza egin zaio gaur goizean eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua berreraikitzeko kirurgia egiteko….


Gaizka Larrazabal lehen taldeko jokalaria izango da
Uncategorized @eu
Gaizka Larrazabal Athletic Clubeko lehen taldeko jokalaria izango da hurrengo bi denboraldietarako.