Athletic Club

Zale guztien ametsa

Zale guztien ametsa

Pasaden larunbatean, uztailaren 4an, 11:00etan, berrogei zale zurigorrien ametsa bete egin zen, eta San Mamesen…

Pasaden larunbatean, uztailaren 4an, 11:00etan, berrogei zale zurigorrien ametsa bete egin zen, eta San Mamesen futbol partida bat jokatu ahal izan zuten.

” Zure Ametsetako Partida ” izendatutako ekitaldia, Fundacion Athletic Club Fundazioaren gogaide batzuk bere bizitza osoaren ametsa betetzeko asmoarekin antolatu zen.

Partehartzaile guztiak, Athletic Club Fundazioaren gogaide txartelaren titularrak, leku ezberdinetatik etorri ziren, Bartzelona, Alacant, León, La Rioja, etab. Lehenengo sorpresa izan zuten Joseba Agirre, Rafael Alkorta eta Oscar Alkorta, Athletic Clubeko jokalari ohiak, haiekin jokatuko zutela jakitean. Hauek bi
taldeetako kapitain moduan egin zuten. Athletic Club taldeak zurigorriz jantzi zen eta Athletic Club Fundazioa taldeak zuriz jantzi zen.

Hasieratik festa baten giro bizi zen. Protagonistak aldageletan haien ekipamendua jantzerakoan pixka bat urduri zeuden, baina pozik. Partida amaitzerakoan festa handia antolatu zen zelai erdian eta giro ona izan ziren ekitaldi guztian nagusi.

Partidaren emaitza 3-2 izan zen Athletic Clubaaren alde. Ignacio Mellado, Gontzal Uriarte eta Beñat Pikaza izan ziren zurigorrien golak sartu zutenak, eta Aritz Azaola eta Jon Madina Fundazioarenak egin zituztenak.