Athletic Club

Lan saioa Isla Canelan, uztailak 10

Lan saioa Isla Canelan, uztailak 10

Athletic Clubek normaltasun osoz burutu du gaur arratsaldeko lan saioa. Ordu bat eta laurdenez aritu…

Athletic Clubek normaltasun osoz burutu du gaur arratsaldeko lan saioa. Ordu bat eta laurdenez aritu dira futbol zelaian, Gabilondo ezik, hotelean geratu baita bere sendatu prozesuarekin segitzeko.

Munian eta De Cerio taldetik at aritu dira Bernardo Requenaren agindupean, atezainak berezko lan saioa egin dute Luis Llopisekin eta gainerakoak baloiarekin aritu dira Caparrosen begiradapean.

Bihar goizeko zortzietatik aurrera jokalariek lasterka iraunkorra egingo dute golf zelaian eta 11:00etan lana gimnasioan.

Arratsaldez 18:30ean arituko dira futbol zelaian.