Athletic Club

De Marcos: “Zer naizen erakustera noa”

De Marcos: “Zer naizen erakustera noa”

Oscar, Isla Canelan dagoOscar de Marcos jokalariak Athletic Clubarekin bere kontratua sinatu du uztailaren 13an,…

Oscar, Isla Canelan dago


Oscar de Marcos jokalariak Athletic Clubarekin bere kontratua sinatu du uztailaren 13an, astelehenean, Ibaiganen eta IMQ-n ohikoa den azterketa medikoa egin du baita ere. Arratsaldez Isla Canelako egonaldira abiatuko da.

Gure web orrialdean bere lehen adierazpenak egin ditu Guardiako jokalariak. Bertan oraindik harrituta dagoela dio eta Caparros konbenzitzen saiatuko dela. Sendiak eta lagunek, gehienak zurigorriak, zorte opa diote, Bigarren Mailako esperientzia gogorra baina aberasgarria izan zela ekartzen du gogora eta bere burua definitzerakoan, hegal bietatik jokatzea du gustoko, nahiz eta Alaveseko behe mailako taldeetan punta erdian eta aurrean jokatu duen arren.

De Marcos egonaldian dago jada

Oscar de Marcos jokalaria 19:30ean heldu lehen taldea Isla Canelan (Huelva) egiten
ari den egonaldira.

Hotelean Santiago Ansareo eta Gonzalo Sanchez Athletic Clubeko batzakideek eta Joxe
Anjel Iribarrek harrera egin diote. Bertan dauden hedabideei adierazpen labur batzuk
egin eta gero Joaquin Caparros entenatzailearekin eta adiskide berriekin egon da.

Bestalde, uztailaren 14rako lan plangintza honako hau da: goizez taldeak lan egingo
du 10:30etatik aurrera futbol zelaian eta arratsaldez 18:30ean arituko dira
gimnasioan.