Athletic Club

Isla Canela, uztailak 14

Isla Canela, uztailak 14

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa egin du gaur goizen Isla Canelako futbol zelaian. Javi…

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa egin du gaur goizen Isla Canelako futbol zelaian. Javi Martinez, atzo egonaldira etorri zena, Yeste, Gabilondo eta Iraola hotelean geratu dira euren sendatzen prozesuekin
segitzeko.

Gainerakoek ordu t’erdiz futbol zelaian egin dute lan. Errondoak amaitu eta gero, atezainak Luis Llopisen aginduetara trebatzen ziren bitartean, baloiarekin hainbat ariketa taktiko egin dituzte zurigorriek.

Bazkaria 14:00etan izan da eta lan saio berri bat burutuko da 18:00etan.