Athletic Club

Janzkera berriaren estreinaldia eta salmenta

Janzkera berriaren estreinaldia eta salmenta

Athletic Clubeko lehen taldeak Umbrok diseinatu duen janzkera estreinatu du ostegunean, uztailaren 16an, Vila-Real de…

Athletic Clubeko lehen taldeak Umbrok diseinatu duen janzkera estreinatu du ostegunean, uztailaren 16an, Vila-Real de Santo Antonion (Portugal) jokatu den Guadiana Sariaren finalerdian, Athletic Club-Benfica partidan hain zuzen ere, 21:15etatik aurrera (Portugalgo ordua).

Debutaren hurrengo egunean, uztailaren 17an, ostiralean konkretuki, lehen janzkera eta atezainaren elastikoa ipiniko dira salgai gure denda ofizialetan eta web orrialdean. Salneurriei dagokienez, honako hauek izango dira:

Kamiseta lehen janzkera: 66 € (helduak), 60 € (umeak)
Praka lehen janzkera: 30 €
Galtzerdiak lehen janzkera: 10 €
Atezain kamiseta: 66 €

Halaber uztailaren 24tik aurrera bigarren janzkera (urdina eta zuria) eta umeentzako kita egongo dira salgai.