Ager zaitez denboraldiko posterrean!
Gustatuko litzaizuke 09/10 denboraldiko posterrean agertzea?Horretarako Athletic Club Umbro Gunea bisitatu baino ez duzu egin…
Gustatuko litzaizuke 09/10 denboraldiko posterrean agertzea?
Horretarako Athletic Club Umbro Gunea bisitatu baino ez duzu egin behar. Abandoibarra pasealekuan dago, Sheraton Hotelaren inguruan.
Hor, janzkera ofizial guztiekin eta 09/10 denboraldirako Umbrok prestatu duen bilduma osoarekin antolatu den erakusketaz gozatzeaz gainera, gura duen edozein zale elastiko berriarekin argazkirako ipini daiteke.,
Lehen 1.100 argazkiekin mosaiko bat egingo da eta horixe Athletic Clubaren 09/10 denboraldirako argitaratuko den poster ofizialaren hondoa izango da.
Halaber, argazki guztiak ikusgai egongo dira eta deskargatzeko prest http://www.hellowearefootball.com/ helbidean.
Athletic Club Umbro Gunea egunero egongo da zabalik uztailaren 31ra arte, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

