Athletic Club

Isla Canela, uztailak 15

Isla Canela, uztailak 15

Athleticek normaltasunez burutu du lan saioa gaur goizean, eta ia bi orduko iraupena izan du.Yestek,…

Athleticek normaltasunez burutu du lan saioa gaur goizean, eta ia bi orduko iraupena izan du.

Yestek, Gabilondok eta Iraolak Bernardo Requenarekin egin dute lan, Javi Martinezek fisioterapeutekin, eta gainerako jokalariak Caparrosen aginduetara egon dira. Bestalde, aipagarria izan da Etxeberriak berdegunea utzi behar izan duela lunbalgia txiki bat izan baitu.

Arratsaldeko lan saioa 18:00etan egingo dute hoteleko gimnasioan. Argazkilariek lehenengo bost minutuetan argazkiak ateratzeko aukera izango dute.