Athletic Club

Isla Canela, uztailak 20

Isla Canela, uztailak 20

Athleticek prestakuntza egitasmoari goizeko zortziretan eman dio hasiera gaur, hilak 20. Ordu horretan, jokalariak erresistenzia…

Athleticek prestakuntza egitasmoari goizeko zortziretan eman dio hasiera gaur, hilak 20. Ordu horretan, jokalariak erresistenzia aerobikoko zenbait ariketa hasi dira egiten ordu bateko iraupenaz gutxi gorabehera.

Gosariaren ondoren, lehoiek bi taldetan banandu ziren. Aitor, Armando, Iraizoz, Iago, Ocio, Etxeberria, Muniain, Susaeta, Castillo, De Marcos, David Lopez, Eneko, Iturraspe, Ustaritz eta Llorente jokalariez osatutakoak hondartzara jo du Javier Reyesekin eta Luciano Martinekin batera. Fernando Garcia Macua Athleticeko presidenteak eta Javier Irureta kirol zuzendariak, jokalari hauen ariketak arretaz jarraitu dituzte. Lantaldearen gainerako jokalariek gimnasioan egin dute lan Joaquin Caparrosen aginduetara..

Arratsaldeko lan saioa futbol zelaian hasiko da 18:30etan.