Athletic Toons, telesail berria
Muskiz, ‘Alironaren’ herria. Koadrila misio berezi bat du: ‘aliron’ hitzaren esanahia bilatu eta Athleticarekin duen…
Muskiz, ‘Alironaren’ herria. Koadrila misio berezi bat du: ‘aliron’ hitzaren esanahia bilatu eta Athleticarekin duen zerikusia. Athletic Toonsak bertan daude laguntzeko. Koadrila inguruan dauden hainbat arrasto eta gezi jarraitzen ditu, beraien misioa betetzera eramango dizkienak. Uau! El Pobal burdinolaren museoan gaude! Koadrila guztia ahozabal geratzen da instalakuntzekin. Muskiz arotz herri bat izan zen… Baina zer erlazio du Muskizek Athleticen alirónarekin? Historioak dioenez, XIX.mendearen erdialdean hainbat industrialari meatzeak ustiatzera etorri ziren eta futbola modan jarri zuten. Mineralak garbitasun handia zuenean, meatzetako ateetan ingeles langile batek ‘All iron’ zioen kartel bat eskegitzen zuen. Orduan, meatzariak soldata bikoitza jasotzen zuten eta aho bateko oihu bat entzuten zen herrian: ‘alirón, alirón’. Ordutik, Bilbon, Athleticaren tituluak honako kantarekin ospatzen dira. Aliron, alirón, el Athletic campeón!!