
Bizkaiko ahaldun nagusia, emakumezkoen taldearekin
Bizkaiko ahaldun nagusia, emakumezkoen taldearekin
Taldeak lan saio hirukoitza egin du ere abuztuaren 10ean. Lehendabizikoa jaiki eta berehala, txirrindulaz egindako…
Taldeak lan saio hirukoitza egin du ere abuztuaren 10ean. Lehendabizikoa jaiki eta berehala, txirrindulaz egindako saioa izan da. Bigarrena, gosaldu eta gero, prestakuntza fisikoa lantzeko izan da, futbol zelaian egin den ariketa sorta hain zuzen ere. Ostean taldeak Ainsa herrira bisitaldi laburra egin du. Bertan Jose Luis Bilbao,Bizkaiko ahaldun nagusiarekin egin dute topo, bertan oporretan bait dago bere emaztearekin batera. Solasaldiaz gain, Bilbaok denboraldiaurrearen egoitza ere bisitatu du.
Bazkaldu eta gero, atsedena hartu du taldeak eta 19:00etan eguneko hirugarren eta azken lan saioa egin du, lan saio tekniko-taktikoa. Amaitu eta gero hotelera itzuli dira afaldu eta atsedena hartzeko.