Athletic Club

Posta elektronikoaren eguneratzea

Posta elektronikoaren eguneratzea

Athletic Clubek bere datu-basearen hobekuntza prozesuari hasiera eman dio komunikazioa arintzeko asmoz, eta aldi berean,…

Athletic Clubek bere datu-basearen hobekuntza prozesuari hasiera eman dio komunikazioa arintzeko asmoz, eta aldi berean, bere bazkide guztiekin berehalako harreman zuzenagoa mantentzeko posta elektronikoaren sistemaren bitartez.

Hori dela eta, Athletic Clubek eskatzen die helbide elektronikoa duten guztiei honako helbidera bidaltzea: [email protected], izen-abizenak, bazkide zenbakia, helbidea eta telefono zenbakia, denak gaurkotuak, aipatuz.

Artxibaturik dauden e-mail guztien artean, eta abuztuaren 18a eta 19a bitartean jasotzen direnen artean, Tromso IL-ren aurka datorren abuztuaren 20an, 22:00etan, San Mamesen jokatuko den UEFA partidarako hamar sarrera bikoitza zozketatuko ditu Clubek.