Athletic Club

Athletic-ek Valladoliden aurka jokatuko du larunbatean

Athletic-ek Valladoliden aurka jokatuko du larunbatean

2. jardunaldia dauka asteburu honetan Superligak, eta Athletic Clubek larunbatean izango du partida, Valladoliden aurka,…

2. jardunaldia dauka asteburu honetan Superligak, eta Athletic Clubek larunbatean izango du partida, Valladoliden aurka, 18:00etan, Jose Zorrilla ondoan dagoen futbol zelaietan.

Valladolid talde berria da Superligan eta bere lehendabiziko partidan berdinketa lortu zuen Eibarren jokatutako partidan.

Beste aldetik, Espainiako Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarri dio Marta Morenori. Atzelariak txartel gorria ikusi zuen Lasesarren jokatutako norgehiagokan. Gogoratu behar da, Ebak, Erikak, Tzibik, Zuriñek eta Joanak lesionatuta jarraitzen dutela. Athletic-eko zerbitzu medikoak lanean dabiltza jokalari hauek dituzten arazoak atzean lagatzeko eta agian, baten bat, larunbatean jokatzeko moduan izango da.