Iker Muniainek bere kamiseta eman du
Gaur Iker Muniainek Lehenengo Mailako estreinaldian erabili zuen kamisetaren dohaintza egin dio Athletic Club Museoari….
Gaur Iker Muniainek Lehenengo Mailako estreinaldian erabili zuen kamisetaren dohaintza egin dio Athletic Club Museoari. 2009ko abuztuaren 30ean, Athletic Club 1 – RCD Espanyol 0 partidan, 1928-29 urtean Liga sortu zenetik, txapelketa honen 79 denboraldietan, talde zurigorriarekin inoiz jokatu duen jokalaririk gazteenean bilakatu zen.
Era honetan, aurrelari nafar gaztearen kamiseta Athletic Club Museoaren bildumaren barne egotera pasatuko da, aurretiko beste jokalari batzuen jantziekin batera, adibidez Acedo – partida ofizial baten parte hartu zuen jokalaririk gazteena-, Lezama, Koldo Agirre, Argoitia, Rojo, Iribar, Zubizarreta, Sarabia, Guerrero, Larrazabal edo Urzaizenak besteak beste.