Bremenera hegaldia lehen taldearekin
Iberia Bidaiakek lehen taldeko txarter hegaldi ofiziala antolatuko du Werder Bremen aurka jokatuko den UEFA…
Iberia Bidaiakek lehen taldeko txarter hegaldi ofiziala antolatuko du Werder Bremen aurka jokatuko den UEFA Europa Leagueko bigarren jardunaldiari dagokion partidara joateko. Bidai horretan gura duten bazkide zein zaleek parte har dezakete.
Ordutegiak baieztatzeke dauden arren, plangintza honako hau da:
Irailak 30, asteazkena: Bilbo-Bremen
Bilboko aireportuan hitzordua 08:30ean Bilbo-Bremen txarter hegaldia hartzeko (10:00-12:30)
Helduera Bremenera 12:30ean eta lekualdatzea Hilton Bremen hotelera (lehen taldeak ostatu kilometro batera dagoen Swissotel Bremen-en izango du). Bazkaria libre. Arratsaldez Bremen hiritik bisitaldia gaztelaniaz egiten duen gidarekin. Afari librea.
Urriak 1, osteguna: Bremen
Ostatua eta gosaria. Bazkaria libre.
17:30ean Hoteletik estadiora lekualdatzea Werder Bremen- Athletic Club partida ikusteko (19:00 horas). Partida amaitu eta gero, lekualdatzea estadiotik aireportura Bremen-Gasteiz txarter hegaldia 23:00etan hartzeko.
Urriak 2, ostirala
Helduera Gasteizko aireportura 01:45ean eta lekualdatzea autobusez Bilboraino (Moyua Plaza eta aireportua).
Salneurria pertsonako gela bikoitzan: 795€
Salneurria pertsonako banako gelan: 885€
Salneurrian honako hau sartzen da:
– Bilbo-Bremen-Gasteiz txarter hegaldia.
– Lekualdatzeak aireportua-hotela.
– Lekualdatzeak hotela-estadio-aireportua.
– Ibilbidean sartuta dauden bisitaldiak.
– Bidaia asegurua.
– Iberia Bidaiak-en partsonalaren laguntza.
– Gau bat Hilton Bremen hotelean, ostatua eta gosaria barne.
Sarrerak lortzeko aukera dago. Informazio eta erreserbak Iberia Bidaiak-en edozein bulegoan.