Espedizioa Bremenen dago
Athletic Clubeko espedizioa Bremenen dago, Fernando Garcia Macua presidentea buru dela. Zurigorriek 10:00etan txarter hegaldia…
Athletic Clubeko espedizioa Bremenen dago, Fernando Garcia Macua presidentea buru dela. Zurigorriek 10:00etan txarter hegaldia hartu dute Bilboko aireportuan, eta 12:10ean Bremengo aireportuan lurra hartu dute, uste baino hogei minutu inguru lehenago. Eurekin batera 150 zale inguru eta hogei kazetarik bidaiatu dute.
Ez du euririk egiten, zerua grisa dago eta 11 graduko hozberoarekin. Taldeak 14:00etan bazkaria prest dauka eta lo-kuluxkaren ostean Weser-Stadionera abiatuko da lan saio ofiziala burutzeko. Ostean Joaquin Caparrosek zein Joseba Etxeberriak prentsaurreko bana eskainiko dute zelaian bertan.