
Zazpirehun zale baino gehiago Bremenen
Zazpirehun zale baino gehiago Bremenen
Dena prest dago UEFA Europa League Multzo-Faseko bigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko eta zazpirehun zale…
Dena prest dago UEFA Europa League Multzo-Faseko bigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko eta zazpirehun zale zurigorri baino gehiago espero da Weser-Stadionen. Goizean, UEFAk antolatzen duen ohiko bileran, talde biek bere lehen janzkera erabiliko dutela adostu da.
Werder Bremenek kamiseta berdea eroango du, praka zuriak eta galtzerdi berdeak. Bere atzezainak kamiseta horia jantziko du eta praka beltzak. Athletic Cluberi dagokionez, zurigorriz jantziko gara eta atezaina beltzez jantzita irtengo da zelaira.
Eguraldiari dagokionez, Bremenen aldakorra da oso, argiguneak eta lainoak tartekatzen dira eta behin baino gehiagotan euria ere agertu da. Hamaika gradu inguru hozberoa dago.
Athletic Clubek 14:00etan bazkalduko du eta Weser-Stadionerantz 17:30ak baino zertxobait lehenago abiatuko da.