Athletic Club

Rayo Vallecano-Athletic Club, Kopan

Rayo Vallecano-Athletic Club, Kopan

Athletic Clubek Kopako final hamaseietako jokatuko du Rayo Vallecanon aurka, gaur egin den zozketaren arabera….

Athletic Clubek Kopako final hamaseietako jokatuko du Rayo Vallecanon aurka, gaur egin den zozketaren arabera. Orain arte ipinitako datak hauek dira: Urriaren 28a, Teresa Rivero futbol zelaian eta azaroaren 10a San Mamesen.

Zozketaren inguruko erreakzioak:
Joaquin Caparros: “Igoera lortzeko borrokan aritu zen iazko denboraldian Rayo Vallecano. Aurtengoan jokalari eta teknikariei jarraikortasuna eman zaie eta Kopan egun Bigarren Mailan goian dagoen Real Sociedad bezalako talde bat ere kanpoan utzi du. Gure aldetik Athletic Clubek lehiaketa honetan betidanik duen interes berberarekin kanporaketari ekingo diogu”.

Markel Susaeta: “Zaila da, Rayo Bigarren Mailako talde indartsua delako, baina beste aldetik eta arlo pertsonalean, erakargarria da oso nire lehengusu Nestorren aurka jokatzeko parada izango dudalako, ea txikiak irabazten duen…”

Pablo Orbaiz: “Arerio guztiak zailak dira, iazko Copan bizi genuen moduan. Aurtengoan teoriaz behintzat ahulago etsai baten aurka hasiko gara, baina teoriaz soilik igandero baitakusagu zein zaila den edonor gainditzea’.

Carlos Gurpegi: “Aukera bat zegoen Bigarren A Mailako baten kontra aritzeko eta tokatu zaigu. Talde indartsua da Rayo, burua igoeran duen horietako bat eta gauzak behar bezala hasrtzen ez badugu ezustea gerta daiteke’.

Beste kanporaketak:

Alcorcon-Real Madril
Cultural Leonesa-Bartzelona
Marbella-At.Madril
At.Ciudad-Sevilla
Alcoyano-Valentzia
Puertollano-Vila-real
Hercules-Almeria
Salamanca-Racing
Celta-Tenerife
Recreativo-Sporting
Murcia-Deportivo
Xerez-Osasuna
Valladolid-Mallorca
Zaragoza-Malaga
Getafe-Espanyol