Athletic sentimendua, mugarik gabe
Jakina denez, Athletic Club Fundazioak dohaintza programa bat jarri du abian, eta horren bitartez, kirola…
Jakina denez, Athletic Club Fundazioak dohaintza programa bat jarri du abian, eta horren bitartez, kirola lanaren oinarri duten hamarnaka GKE-ekin eta gizarte arloko erakundeekin elkarlanean dago.
Gauzak horrela, Athletic Club Fundazioak denetariko kirol osagarriak eskaini dizkie bost kontinenteetako egitasmoei, tartean Kongo, Angola, Ekuador, Txad, Gambia, Guatemala, Kamerun, Palestina, Honduras, Burkina Faso eta Aljeria-ko herrialdeetan.
Urtean zehar, makina bat esker on heltzen ari zaizkigu Ibaiganen ditugun bulegoetara, eta horregatik pozez beterik gaude. Esker on horien bidez Athletic sentimenduak mugak gainditzen dituela egiaztatu dugu, eta orain dela gutxira arte gure Klubaren izena agian inoiz entzun ez duten haurrengana jo du sentimendu horrek, beraz, gaurtik aurrera haien bihotzetan gure kluba gordetzeko lekua izango dute.
Azken asteotan heldu zazkigun zenbait argazki eta bideo zuokin partekatu nahi ditugu. Hain zuzen ere, India, Kongoko Errepublika Demokratiko eta Palestinako zenbait GKE bideratzen ari diren proiektuenak dira. Argazkietan ikus daitekenez, proiektu hauen haurrak eta gazteak jasotako materialarekin gozatzen ari dira. Bestalde, bideoetan agertzen da, alde batetik, Kongon lanean ari den Coopera GKE-ren proiektuaren haurrei emandako materiala (Athletic Clubeko ereserkia bideoan kantatu zuten ume ospetsuak), eta bestetik, Kongoko bi zale-taldeen arteko futbol partida, horietariko bat Athletic Club izenarekin, eta zale batek irratiz igortzen.
Guri bezala zuei ere hunkitzea espero dugu.