Athletic Club

Ayestaran, Athletic Cluben oinetako ofiziala

Ayestaran, Athletic Cluben oinetako ofiziala

Athletic Clubek eta Ayestaranek lorturiko akordioaren arabera, moda-etxe ezagunak oinetakoz hornituko du klubaren ekipamendu ofiziala…

Athletic Clubek eta Ayestaranek lorturiko akordioaren arabera, moda-etxe ezagunak oinetakoz hornituko du klubaren ekipamendu ofiziala 2009-2010 denboraldian. Lan honetarako diseinaturiko modeloa berdingabea da, klubaren ezkutua ipinita pertsonalizatu baitute. Nobedade gisa, Ayestaran dendetan salduko dute produktu berri hau eta bezeroek laster erosi ahal izango dute, guztiak agortu arte.

Athletic Clubek denboraldi honetarako aurkezturiko oinetako ofiziala gizonezkoentzat egindako janzteko zapata da. Gaur egungo diseinua izateagatik eta akaberaren kalitateagatik nabarmentzen da. Ezkutu zuri-gorria duen feltrozko poltsa dotore bat ere emango diete zapata hauek erosten dituzten bezeroei. Oinetako ofiziala ezagutarazteko hedabideetan zabalduko duten kanpainan Aitor Ocio, Fernando Llorente, Gorka Iraizoz eta Iker Muniain Athleticeko jokalariek parte hartuko dute.

Merkatuko marka ospetsuenen oinetako eta osagarrietan espezializaturiko moda-etxea da Ayestaran. Hirurogeita bat urte daramatzate lanean, eta Bilbo, Leioa eta Barakaldoko merkataritza-gune onenetan lau denda izateaz gain, Donostian, Iruñan eta Gasteizen ere badituzte beste batzuk.

Athletic Club eta Ayestaranen arteko lehen elkarlana da eta harreman hori sakontzeko nahia adierazi dute bi aldeek, etorkizunean batera lanean jarraitzeko.