Bazkide konpromisarioen proposamena
Athletic Clubek jakinarazi gura du gaur, urriaren 21eko arratsaldean, 200 bazkide konpromisario inguruk sinaturiko idazkia…
Athletic Clubek jakinarazi gura du gaur, urriaren 21eko arratsaldean, 200 bazkide konpromisario inguruk sinaturiko idazkia jaso duela urriaren 26an, astelehenean, egingo den Batzar Nagusiaren gai ordenan sartzeko erreguarekin eta, beraz, bertan eztabaidatzeko. Proposamenak konkretuki horrela dio:
“Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak jakinarazi dezala, behin Batzar honek onartu eta gero, ezinbesteko baldintza izan dadila Eusko Jaurlaritzak San Mames Barria EM elkartean sartzean, Bazkide Konpromisarioen Batzarrak 2007ko martxoaren 23an onartu zituen akordioak errespeta eta bete ditzala, bere garaian BBK, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak egin zuten moduan, batez ere San Mames Barriaren ustiapena eta kudeaketa esklusibaz Athletic Cluberi dagozkiola aipatzen dituztenak, modu honetan San Mames Barria EM-ren gainerako eragileekin batera ekinez, gure Athletic Club maitagarri honetan beti egin den moduan”.
Bazkide konpromisarioen datu guztiak behin egiaztatuz gero eta proposamena Estatutuetan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen direla ikusita, Zuzendaritza Batzak Batzarraren gai ordenean sartuko du.