Athletic Club

Janzki ofizialaren aurkezpena

Janzki ofizialaren aurkezpena

Ostiral honetan urriak 23, 13:00etan, komunikabideei 2009/2010 denboraldiko janzki ofiziala aurkeztu da, Athletic Club eta…

Ostiral honetan urriak 23, 13:00etan, komunikabideei 2009/2010 denboraldiko janzki ofiziala aurkeztu da, Athletic Club eta Mangasen artean sinatutako akordioaren barne, honen bitartez ekainaren 30arte Mangasek janzki ofizialak eta osagarriak hornituko dizkio taldeari.

Mangasek Gregorio de la Revilla 12an (Campuzano Plazaren ondoan) duen denda ofizialean egin den ekitaldian, lehen taldeko Gorka Iraizoz, Carlos Gurpegi, David Lopez, Fernando Llorente jokalariek parte hartu dute, eta Mangasen aldetik Javier Guillén Barba zuzendari nagusia egon da.

Diseinaturiko janzkia bakarra da eta jokalari bakoitzaren neurrietara eginda dago. Mozketa italiarreko jantzia %100 artile gris kolorekoa da eta berezitasunik garrantzitsuenetariko bat Athleticaren ezkutua daramala da. Gainera jakak barruko estalkia gorri iluna da eta felpinga berenjena kolorekoa, lau botoi zabalik “bocamangas”ean, makurturiko poltsikoak eta zerilera bakoak eta 2mm.tan pikaturikoa.

Alkondara neurrira egokiturik dago, %100 kotoi Oxford oihal zuriko kolorekoa, London idun zabalia, janzteko eskumutur klasikoa. Gorbata zeta naturalezkoa, kolore gorrikoa (Klubekoa).

Mangas, Neurrira eginiko Joskintza eta alkandoretan espezializaturiko enpresa 1988n hasi zuen bere ibilera eta gaur egun 40 denda baino gehiago ditu, 30 Estatu espainiarrean eta besteak Bretaina Handian (denda 1 Londresen), Irlanda, Alemania, Frantzia, Grecia eta Portugalen, non arrakasta handia izan du goi mailako produktuak prezio lehiakorretan jarriz. Dituen babesen artean bereiztu behar ditugu Athletic Club, Real Mallorca, Real Murcia, Real Oviedo, Caja Laboral, Pamesa Valencia, CB Murcia eta CB Gran Canaria.

Mangas denda Gregorio de la Revilla 12 zenbakian kokaturik dago (Campuzano Plaza ondoan) eta astelenetik zapatura duen ordutegia 10:30tik 14:00etara eta 16:30tik 20:30ra da. Bere web orrialdea: www.mangasclub.com