Ustaritz eta Martinez prentsa aretoan
Ustaritz Aldekoaotalora eta Javi Martinez prentsa aretoko protagonistak izan dira urriaren 23an Lezaman.Atzelariaren iritziz, ‘lehen…
Ustaritz Aldekoaotalora eta Javi Martinez prentsa aretoko protagonistak izan dira urriaren 23an Lezaman.
Atzelariaren iritziz, ‘lehen zatian taldea ez zen fin ibili eta zelaiaren egoerak ez zuen batere lagundu. Bigarren zatian aldiz, taldeak erritmo altuagoa ezarri zuen’.
Orain ‘Ligarengan arreta ipini behar dugu eta bolada onari jarraitu, partida asko baigeneramatzan irabazi gabe’. Azkenik Ocioren baja luzea nabarituko dela dio, baina daudenen artean saiatuko direla konpontzen.
Martinezen aburuz, ‘taldea irabaztera irten zen, motibatuago eta buelta eman genion. Zelaia bizkorrago zegoen eta erdiraketa onen bitartez arrisku handia sortu genuen’.