
Javier Escalza futbol zelaiaren inaugurazioa
Javier Escalza futbol zelaiaren inaugurazioa
Datorren azaroaren 7an, larunbatean, inauguratuko da Arrankudiagan oraintsu eraberritutako Iberlandako futbol zelaia, aurrerantzean Javier Escalza…
Datorren azaroaren 7an, larunbatean, inauguratuko da Arrankudiagan oraintsu eraberritutako Iberlandako futbol zelaia, aurrerantzean Javier Escalza izena izango duena, bertako futbolari ospetsu eta maitatuaren omenez.
Inaugurazioaren ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da. Arrankudiagako Udaletxean Bingen Larizgoitia alkateak harrera ofiziala egingo die gonbidatutako pertsona ospetsuei, Zeberio, Arakaldo, Ugao, Arrigorriaga, Orozko eta Laudioko alkateei, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariei, Javier Escalza egon zen taldeetako ordezkariei eta senideei.
Ondoren, 11:45ean futbol zelaian Javier Escalzaren omenezko plaka azalduko da, aurrerantzean horixe izango da-eta futbol-zelaiaren izen ofiziala. Ostean, 12:00etan, eta ekitaldi labur hau egin eta gero, bertako selekzioko eta Athletic Clubeko beteranoen arteko partida hasiko da. Partidaren ostean, trikitilariak kalez kale eta plazan giroa animatzen ibiliko dira, herri bazkaria 15:00etan hasi arte.
Kirol instalazio berriaren berrikuntza aurretik zegoen zorua jaso eta beharrezko aldaketa egin eta gero punta-puntako teknologia erabilita belar artifizialezko zoru berria jarri da. Kirol jardueraren garapen zuzenerako beharrezko instalazioak ditu.
Aldagelak berritu eta handitu dira eta ondorioz lau aldagela lortu dira: bi futbol taldeentzat eta beste bi epaileentzat. Lau argitze-dorre ditu, entrenamendu eta partiden ordutegia luzatzeko aukera ematen dutenek, eta horrela instalazioaren aprobetxamendua hobetu egin da. Obretan 918.070 euro gastatu dira, eta lanak egitea posiblea izan da Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzaren laguntzari esker.