Athletic Club

Athletic Club eta San Miguelen arteko akordioa

Athletic Club eta San Miguelen arteko akordioa

Athletic Clubek eta San Miguelek bien arteko merkatal akordioa aurkeztu dute astelehenean, azaroaren 9an, 12:30ean,…

Athletic Clubek eta San Miguelek bien arteko merkatal akordioa aurkeztu dute astelehenean, azaroaren 9an, 12:30ean, Lezamako prentsa aretoan.

San Miguel garagardoak Athletic Clubarekin duen akordioari hasiera emateko, gure taldearen koloreak eta irudia daramaten aluminiozko 240.000 botilako edizio mugatua merkaturatu du. Lehoia, Athletic Clubaren ikur eta sinboloa, botilaren alderik nagusiena betetzen du, taldearen kolore zuria eta gorriak nabarituz.

Honekin bat taldearen ezkutua, San Miguelen irudia eta garagardo marka honek klubeko “Babesle Ofizial” bezala duen maila ikus ditzakegu, euskeraz zein erderaz azpimarraturik agertzen den mezu baten bitartez.

Botilak Bizkaiko taberna eta jatetxeetan besterik ezin izango dira lortu izakinak agortu arte.