Athletic Club

Vienara espedio ofiziala eta Iberia Bidaiak-ekin

Vienara espedio ofiziala eta Iberia Bidaiak-ekin

Iberia Bidaiak-ek, agentzia ofiziala, jarraian azaltzen dugun Athletic Clubeko espedizio ofizialarekin Vienara bidaia antolatu du….

Iberia Bidaiak-ek, agentzia ofiziala, jarraian azaltzen dugun Athletic Clubeko espedizio ofizialarekin Vienara bidaia antolatu du. Halaber, datozen egunotan beste alternativa batzuk jakinaraziko dira UEFA Europa Leagueko Multzo-faseko bosgarren jardunaldiari dagokion partida ikusteko.

Abenduak 2, Bilbo-Viena
Aurkezpena Bilboko aireportuan 09:00etan Bilbo-Viena hegaldia 10:30ean hartzeko, helduera Vienara 13:00etan eta lekualdaketa Intercontinental Wien hotelera.
Bazkari librea. Gaztelaniazko gidariarekin oinezko bisitaldia Vienan 16:00etan.
20:30ean irteera hoteletik Grinzingera, bertan vienatar taberna baten afaltzeko. Ostean lekualdaketa hotelera.

Abenduak 3-4, Viena-Gasteiz-Bilbo
Ostatua eta gosaria. Bazkari librea eta 18:00etan hotela-futbol zelaia lekualdaketa Austria Viena-Athletic Club (19:00etan) partida ikusteko.
Partida amaitu eta gero, lekualdaketa futbol zelaia-aireportua Viena-Gasteiz hegaldia 23:15ean hartzeko.
Helduera Gasteizeko aireportura abenduaren 4ko 01:45ean eta lekualdaketa autobusez Bilboraino (Plaza Moyua eta aireportua)

Salneurria pertsonako gela bikoitzan: 695 euro.
Salneurria pertsonako banako gelan: 755 euro.

Salneurrian honako hau dago:
– Bilbo-Viena-Gasteiz txarter hegaldia
– Lekualdaketak airepprtua-Intercontinental Wien hotelera
– Lekualdaketak hotela-futbol Zelaia-aireportua
– Hirian zeharkako oinezko bisitaldi gidatua.
– Grinzingeko tabernan afaria, autobuses bidaia barne.
– Biadaia asegurua
– Iberia Bidaiak-en partsonalaren laguntza
– Gau bat, ostatua eta gosaria, Intercontinental Wien hotelean (5 izar)
Sarrerak bermatzen dira.
Erreserbak Iberia Bidaiak-en edozein bulegoan.