Athletic Club

100.000 ikusle museoan

100.000 ikusle museoan

Laura Raccio Lanner, Elba irlako turista italiar bat, Athletic Club Museoko 100.000. bisitaria izan da,…

Laura Raccio Lanner, Elba irlako turista italiar bat, Athletic Club Museoko 100.000. bisitaria izan da, arrazoi honegaitik Athletic Club Fundazioak lehen taldeko jokalariak sinaturiko kamiseta bat oparitu dio.

2003ko maiatzeko irekieratik hona, urtero gero eta jende gehiago hurbiltzen da Athletic Klubaren museora. Zaletuentzako aukera bikaina da hau, Katedralaren bihotzera sartzeko (palkoa eta inguruak, aldagelak, prentsa aretoa, — eta historia zuri-gorria ezagutzeko.

Bost urteotan, bilduma iraunkorraz gain (ikusgai dauden gauzen artean, taldeak 1902tik aurrera irabazitako garaikur esanguratsuenak, eta 1903tik klubaren elastikoaren bilakaera), epe laburreko erakusketak ere izan dira, futbol museoetan normalean ematen ez dena, esate baterako: Pichichi, Manuel Castaños, 1956-57 Europako Kopa, 1976-77ko UEFA txapelketako finala, 2006-07 Superliga, 2009 Kopa, eta Athleticen himnoaren historia eta liga txapeldun izandako azken taldea.

Bertan izan dira egungo jokalariak eta jokalari ohiak; agintari gonbidatuak, egunkariak, mundu osoko irrati-telebistak, eta guretzat garrantzitsuenak diren eguneroko bisitariak (aipatzekoak katalunia, britainia eta italiarrak).