Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Vienan dago

Athletic Clubeko espedizioa Vienan dago

Athletic Clubeko espedizioa Vienan dago jada ostegunean, hilak 3, 19:00etatik aurrera UEL-ko Multzo Faseko L…

Athletic Clubeko espedizioa Vienan dago jada ostegunean, hilak 3, 19:00etatik aurrera UEL-ko Multzo Faseko L Taldeko bosgarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko. Hegaldia Bilboko aireportutik 10:30ean irten da eta bi ordu eta hogei minutu beranduago austriar hiriburuan zen, bertan 8 graduko hozberoa eta zeru garbia topatuz.

Fernando Garcia Macua presidentea da espedizio burua eta harekin batera Juan Antonio Zarate, Jon Lertxundi, Emilio Prieto eta Monica Durangok bidaia egin dute. Halaber, txarter hegaldi berberan Athletic Club segitzen duten hedabideen hogei ordezkari eta hainbat zale ere bazegoen.

Hotza da Vienan, nahiz eta irudia zeharo ezberdina da 2005eko otsailaren 16arekin alderatuz. Garai hartan espediziokideek zein hurbildu ziren milaka zaleek, zeru grisa, elurra eta jokatzeko egoera kaxkarrean zegoen futbol zelaiarekin egin baitzuten topo. Jakina denez, partida bertan behera geratu zen.

Taldea Marriot hotelean dago, 14:00etan bazkalduko du eta jokalariak euren logeletara itzuliko dira atsedena hartzeko Franz-Horr-Stadion-en 19:00etan azken lan saio ofiziala egiteko. Etxeko taldeak bere azken lan saio ofiziala 17:00etan egingo du leku berean. Biharko partidari begira 500 zale zurigorriren presentzia espero da.