
Lekuek jokalarien egoerari buruz hitz egin du
Lekuek jokalarien egoerari buruz hitz egin du
Josean Lekuek, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoen burua, prentsaurrekoa eskaini du abenduaren 9an Lezamako prentsa aretoan…
Josean Lekuek, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoen burua, prentsaurrekoa eskaini du abenduaren 9an Lezamako prentsa aretoan eta bertan lesionaturik ala gaixorik dauden jokalarien egoeraren berri eskaini du.
Iñaki Muñoz, Aitor Ocio, Eneko Boveda: Ebakuntzen osteko prozesua ondo doa.
Iban Zubiaurre: Lesioa erdiko aduktorean. Berregokitzapenaren azken fasean dago.
Ion Velez: Eskuin izterreko erdiko aduktorean III graduko haustura. Fisioterapia hartzen ari da.
Carlos Gurpegi: Eskuin izterreko distal herenean haustura. Fisioterapia hartzen ari da eta berregokitzapenaren azken fasean dago.
Ustaritz Aldekoaotalora: Ezker izterreko erdiko aduktorean haustura. Fisioterapia hartzen ari da eta berregokitzapenaren azken fasean dago.
Igor Gabilondo eta Mikel San Jose: Gastroenteritisak jota ez ziren entrenatu abenduaren 8an.
Markel Susaeta: Kolpea eskuin iztereko koadrizepsean. Gripeak jota dago eta ondoeza orokorra dauka. Bilakaeraren zain.
Fran Yeste: Ondoeza dauka ezker beleaunean duela aste batzuk bertan izan zuen zartaduraren ondorioz. Fisioterapeuta eta berregokitzaileekin gimnasioan egin du lan badaezpadako neurri gisa.
Gaizka Toquero eta Fernando Llorente: Gainerako taldekidekin lan saioa egin dute.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK
