
Lezamari buruz galdetuko bazkide guztiei
Lezamari buruz galdetuko bazkide guztiei
Helburua gure filosofia indartzea eta gaurkotzea daAthletic Clubek gaurdanik bere 35.000 baino gehiagoko bazkideen artean…
Helburua gure filosofia indartzea eta gaurkotzea da
Athletic Clubek gaurdanik bere 35.000 baino gehiagoko bazkideen artean galdeketa bat egingo du. Helburua da 2010ean burutuko den Lezamako etorkizunari buruzko hausnarketan parte hartzea ahalbideratzea, beti ere ekintza batasuna eta mendeurrena baino gehiagoko eskarmentua duen filosofiaren defensa eta mantentzetik abiatuta, daukaguna kontuan hartuz eta oinarri modernoak ezarriz Lezama gure erakundearen bihotza izaten segi dadin.
Fernando Garcia Macuak, Athletic Clubeko presidentea, joan den irailaren 28an Lezamako organigramaren aurkezpen ekitaldian eta urriko Ohiko Batzar Nagusian azaldu zuen legez, Zuzendaritza Batzaren asmoa datozen egunotan hausnarketa bateratuari hasiera ematea da. Bertan, esperientziak, ezagupenak eta balorapenak partekatu egingo dira XXI. mendean harrobi taldea eta geure filosofiari leiala izaten segitu ahal izateko.
Arestian aipatu den prozesuaren lehendabiziko pausoa gaur hasten den galdeketa izango da, Athletic Clubeko bazkide guztiei zuzendutako idatzizko galdeketa baten bitartez, Lezamako birtuteak eta zuzendu beharrekoei buruzko zuzeneko iritzirik izateko, beti ere heziketa gunea hau Europako garrantzitsuagoa bihurtzeko futbolarekiko lotura duen ikerkuntza, bilakaera eta berrikuntzaren aldetik. Azken finean, lan egiteko eta sentitzeko era baten abangoardia izatea, harrobi taldeentzako ere adibidea izateko.
Datozen egunotan Athletic Clubeko bazkideek hamabi puntuko galdeketa jasoko dute etxean eta horien bitartez Lezamako proiektu, modelo eta baloreei buruzko iritzia emateko aukera izango dute, era berean gura duten iradokizun eta ekarpen guztiak jakinaraziz.
Athletic Clubek galdeketa hau etxeko profesionaleekin, kanpoko profesionalekin, federazioekin, unibertsitate, instituzio zein era guztietako nazioarteko adituekin zabaltzeko asmoa du eta, jakina, bazkidego berarekin ere, bere parte-hartze arduratsua eta eraginkorra izango delakoan.