Athletic Club

Enric Gonzalez kazetaria Ibaiganen

Enric Gonzalez kazetaria Ibaiganen

Enric Gonzalez kazetari entzutetsuaren hitzaldia-solasaldia antolatu du Fundacion Athletic Club Fundazioak Ibaigane Jauregian, ostiralean, abenduaren…

Enric Gonzalez kazetari entzutetsuaren hitzaldia-solasaldia antolatu du Fundacion Athletic Club Fundazioak Ibaigane Jauregian, ostiralean, abenduaren 18an 18:30etatik aurrera.

Enric Gonzalez (Bartzelona, 1959) gaur egungo kazetaririk garrantzitsuenetakoa da. Idazle bikaina eta analisietan zehatza. Hain zuzen ere Europako Kazetarien Elkarteak orain gutxi Francisco Cerecedo saria eman dio, orain arte egindako lanarengatik.

Bere kazetari ibilbidean Londresko, Parisko, New Yorkeko zein Erromako berriemailea izan da eta laster El Pais egunkariak Jerusalenen duen korrespontsaliaz arduratuko da. Era berean historiako hainbat gertakari garrantzitsuren testigu izan da; hala nola Golkoko lehenengo gerra, Ruandako genozidioa, Juan Pablo IIren heriotza edota New Yorkeko Dorre Bikien kontrako atentatua 2001ean.

2003-2007 urte artean Enric Gonzalezek astelehenero “Historias del Calcio” izenburudun zutabeak idatzi zituen El Pais egunkarian. Horietan, gaurko Italiako futbolaren gaineko analisietatik abiatuta, Italiako kultura, soziologia zein historia landu zituen idazleak. Aipatu zutabea laster futbol zein literatura zaleentzako kultuzko gune bihurtu zen eta 2007an RBA argitaletxeak denak batu eta zutabeen moduan “Historias del Calcio” izenburupean argitaratu zituen.

Ibaigane Jauregiko hitzaldi-solasaldian (denentzako irekia, aretoa bete arte) Eric Gonzalezek kazetaritzaren eta futbolaren arteko harremanaren gainean hitzegingo du. Hitzaldiaren ostean, bertaratzen direnekin solasaldia izango da, kazetaritzaren eta komunikabideen gaur egungo egoera zein korrespontsalen lana etabar aztertzeko.