Athletic Club

Iban Zubiaurreri ebakuntza

Iban Zubiaurreri ebakuntza

Iban Zubiaurre: Haustura miotendinosoa eskuin hankako erdiko adduktorean.Ebakuntza egin zaio gaur, abenduaren 19an, Ramon Cugat…

Iban Zubiaurre: Haustura miotendinosoa eskuin hankako erdiko adduktorean.
Ebakuntza egin zaio gaur, abenduaren 19an, Ramon Cugat sendagilearen eskutik Bartzelonako Quirón ospitalean. Alde bietako tenotomia egin zaio erdiko adduktoreetan. Ebakuntzaren osteko prozesua normaltasunez doa eta 48-72 ordu ingresaturik segituko du. Ebakuntza egiteko erabakia atzo, abenduaren 18an, hartu zen sendagilearekin kontsulta pasa eta gero, hainbat froga osagarri egin eta gero.

Iñaki Muñoz: Ezker orkatileko peroneko tendoien zartadura.
Aitor Ocio: Azpilokadura eskuin sorbaldan. Ebakuntza egin zioten.
Eneko Boveda: Ezker oineko bosgarren metatarsianoren haustura.
Ander Iturraspe: Ezker izterreko erdimintzezko II graduko haustura
Koikili Lertxundi: Dorsalgia zorrotza.
Ion Velez: “Artikulazio toilette” ezker orkatilan.
Arestian aipatzen diren jokalariak berregokitzapen prozesua segitzen dute, bakoitza bere neurrian, fisioterapia jasoz.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK