Gurpegi eta Iraola, prensa aretoan
Carlos Gurpegi eta Andoni Iraola protagonistak izan dira urteko azken egunean Lezamako prensa aretoan. Erdilariak…
Carlos Gurpegi eta Andoni Iraola protagonistak izan dira urteko azken egunean Lezamako prensa aretoan.
Erdilariak dio 2010ean 2009an lortutakoa errepikatu nahi dutela. Gurpegik urte hasiera kaxkarra izan bazen ere, amaiera ona izan dela onartu du. Igandeko partidari begira, Mallorca oso onso egiten ari dela esan du, baina garaia dela irabazteari utz diezaioten.
Atzelariak, aldiz, 2010eko helburua gauzak ahalik eta hobekien egitea dela adierazi du eta 2009ko oroitzapenen artean finalerdietan San Mamesen Sevillaren aurkakoa aukeratzen duela. Etorkizun hurbilean urtarrila gogorra izango dela ekarri du gogora eta horregatik Mallorcaren aurka ondo hasi behar dugula dio.