Athletic Club

Susaeta eta Orbaiz, prentsa aretoan

Susaeta eta Orbaiz, prentsa aretoan

Markel Susaeta eta Pablo Orbaiz protagonistak izan dira urtarrilaren 4an, astelehenean, Lezamako prentsa aretoan. Susaetaren…

Markel Susaeta eta Pablo Orbaiz protagonistak izan dira urtarrilaren 4an, astelehenean, Lezamako prentsa aretoan.

Susaetaren ustez, taldeak Palmako partida zapore mingotsarekin amaitu zuen eta lehenbailehen ahaztu egin behar dela, nahiz eta aukera gutxi eginez irabaztea zaila dela onartu duen. Oztopoz beterikoa ere urtarrileko egutegia izango da, “baina lehenengo eta behin Malagan irabazi ehar dugu”.

Orbaizen iritziz, husnako berdiketarantz abiatzen zen partida zirudiela esan du, “baina behin Mallorcak lehendabiziko gola eginez gero partida apurtu zen eta kontraerasoan nagusi izan ziren. Hobetzeko ordua da eta Malaga irabazi, horixe da pentsatu behar dugun gauza bakarra, talde arriskutsua da eta”.