Athletic Club

De Marcos eta Iraizoz, prentsa aretoan

De Marcos eta Iraizoz, prentsa aretoan

Oscar de Marcos eta Gorka Iraizoz, protagonistak izan dira San Mameseko prentsa aretoan urtarrilaren 6an.Guardiakoaren…

Oscar de Marcos eta Gorka Iraizoz, protagonistak izan dira San Mameseko prentsa aretoan urtarrilaren 6an.

Guardiakoaren ustez Mallorcaren aurka galtzea pena izan zen, ‘baina txipa aldatu dugu eta Malagan irabaztea da gure asmo bakarra. Beti partidaren bila irten gara, baina zortea falta zaitzaigun’.

Bestalde, Iraizozek dio partidak berehala ahaztu egiten direla eta Palman jokatutakoa jada ahazturik daukatela. Beraz, burua Malagarengan ipini behar, bere egoera zein den kontuan hartu barik eta atzean etorri denari muzin eginez: ‘Real Madrilen aurkako lehia oraindik ez dago buruan’.