Athletic Club

Castillo eta Iraola, prentsa aretoan

Castillo eta Iraola, prentsa aretoan

Xabi Castillo eta Andoni Iraola Lezamako prentsa aretoan protagonistak izan dira urtarrilaren 7an. Ezker hegalekoaren…

Xabi Castillo eta Andoni Iraola Lezamako prentsa aretoan protagonistak izan dira urtarrilaren 7an. Ezker hegalekoaren aburuz, “bolada on bat amaitu da eta Malagara irabaztera joan baino ez daukagu. Euren egoera ez da ona, baina azken asteotan hobetuz doaz eta Xixonen berdinketa eskuratu zuten, nahiz eta gure aukera abaguneak aprobetxatzea izango den”. Halaber eta arlo pertsonalari begira, hobera doala eta horretarako lanean diharduela esan du.

Eskuin hegalekoak, bere aldetik, bolada onaren amaiera ere aipatu du, “talde on baten aurka” eta “Malagara hiru puntuen bila joango gara, azken urteotako aurrekariek arerio zaila dela esaten diguten arren, baina gauzak ondo egiten saiatuko gara” gaineratuz.