Athletic Club

Erosi egizu Athletic-Real Madrid partidarako sarrera

Erosi egizu Athletic-Real Madrid partidarako sarrera

Dakizunez, Club Athleticeko kideek -edo Gogaidearen Txartela dutenek- hainbat abantaila zurigorriz gozatzen dute. Horietariko bat…

Dakizunez, Club Athleticeko kideek -edo Gogaidearen Txartela dutenek- hainbat abantaila zurigorriz gozatzen dute. Horietariko bat da Katedralean ospatzen diren partidetarako sarrerak erreserbatzeko aukera dagoela.

Oraingoan, eta Real Madrilen aurkako partidari begira, Club Athletic txartela dutenek San Mameseko lehiatiletan sarrera erosteko egun bat izango dute haiek bakarrik.

Datorren urtarrilaren 14an izango da hori, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara. Egun jakin horretan Club Athletic txartela dutenek bakarrik jo dezakete lehiatiletara. Fundazioaren edozein gogaide sarrera gabe ez gelditzeko.

Salneurriak

Goi-Beheko Harmaila Nagusia, 100 €
Ekialdeko Goi-beheko Harmaila, 90 €
Ekialdeko Harmailako Palkua, 90 €
Ipar-Hegoko Goiko Harmaila, 90 €
Ipar-Hegoko Beheko Harmaila, 90 €
Ipar-Hegoko Sektoreak, 90 €
Ek-Iparreko Harmailako Aurrealdea, 90 €
Ekialde-Alboko Aurrealdeak, 65 €
Ipar-Hegoko Aurrealdeak, 50 €
Umeak (14 urte arte), 20 €