Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Iñaki Muñoz: Peroneko lotailuetan egin zioten ebakuntzaren osteko sendatze prozesua ondo doa eta lasterka iraunkorra…

Iñaki Muñoz: Peroneko lotailuetan egin zioten ebakuntzaren osteko sendatze prozesua ondo doa eta lasterka iraunkorra egiteari ekin dio.

Iban Zubiaurre: Pubalgia. Haustura miotendinosoa eskuin hankako erdiko aduktorean. Abenduaren 19an ebakuntza egin zioten.
Aitor Ocio: Eskuin sorbaldan errepikatzen zen lesioa.
Ion Velez: Eskuin hankako erdiko aduktorearen destxertaketa eta ezker orkatileko lesio kronikoa.
Eneko Boveda: Bosgarren metatarsianoan duen haustura ondo doala egindako erradiografien arabera. Bere sendatze prozesua normaltasunez burutzen ari da.

Arestian aipaturiko jokalariek berregokitzapen lana, fase ezberdinetan, mantentzen dute fisioterapia jasoz.

Joseba Etxeberria: Lunbalgia zorrotza. Lunbalgiaren sintomak dauzka, atzoko lan saioaren ostean zorroztu zirela. Horregatik gaur fisioterapia jaso du eta gimnasioan lan arina egin du.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK