Athletic Club

Gurpegi eta San Jose, prentsa aretoan

Gurpegi eta San Jose, prentsa aretoan

Carlos Gurpegi eta Mikel San Jose protagonistak izan dira urtarrilaren 8an, ostiralean, Lezamako prentsa aretoan.Erdilariak…

Carlos Gurpegi eta Mikel San Jose protagonistak izan dira urtarrilaren 8an, ostiralean, Lezamako prentsa aretoan.

Erdilariak Malagak zortzi partida jarraian galdu barik daramala gogora ekarri du. Beraz, arerioak zailtzat hartzen ditu, baina aurrerantz joateko joera dutenez gero, atzean utziko dituzten hutsuneak aprobetxatzeko prest ei daude gure jokalariak. Halaber Dudak falta jaurtiketetan duen arriskuaz ohartarazi du eta arlo pertsonalean eskuin erdilari moduan gustora dagoela dio, beti ere hobetzeko nahiarekin.

Atzelariak, bere aldetik, bere egungo egoeraz pozarren dagoela esan du, baina jokatzen segituko duen ala ez oraindik ez dakiela: “Baliteke hala ematea, baina igandera arte asko falta da eta entrenatzaileak erabaki beharko du”. Halaber, pisua irabazi egin duela onartu du, “baina jokatzeko era aldatu barik”. Gainera, etxetik kanpoko jokoarekin ados azaldu da “eta horrela segitu beharko dugu, Mallorcako istripua albo batera utziz”.