Iraizoz, prentsa aretoan
Gorka Iraizoz protagonista izan da urtarrilaren 12an, asteartean, Lezamako prentsa aretoan. Atezainaren aburuz Real Madril…
Gorka Iraizoz protagonista izan da urtarrilaren 12an, asteartean, Lezamako prentsa aretoan. Atezainaren aburuz Real Madril beti arerio zaila da eta partida polita, Bilbon dagoen giroa paregabea delako. ‘Real Madril talde handia da, arriskutsua eta jokalari onez beteta. Defentsan sendo egon behar dugu eta gure aukerak gauzatu’ atezainak dio. Higuain baja izango da, baina Iraizozek ez dio garrantzi gehiegirik ematen, ‘irtengo dena aurrelariak bezain ondo egingo du eta’.