Athletic Club

San Jose eta Koikili, prensa aretoan

San Jose eta Koikili, prensa aretoan

Mikel San Jose eta Koikili Lertxundi, protagonistak izan dira Lezamako prensa aretoan urtarrilaren 19an, asteartean….

Mikel San Jose eta Koikili Lertxundi, protagonistak izan dira Lezamako prensa aretoan urtarrilaren 19an, asteartean. Zentralaren aburuz Real Madrilen aurka erdietsitako hiru puntuak garrantzitsuak dira oso, “oso zaila den partidan lortu ditugu eta”. Haren ustez gauzak ondo egiten ari dira Vienan jokatzen hasi zenetik: “Gauzak hobetzeko lanean dihardut eta gero eta konfiantza handiagoa daukat nire buruarengan. Dena den soilik sei partida daramatzat, 20 urte besterik ez daukat eta jokatzea eta ikastea da nire helburua”.

Ezker hegaleko atzelariaren iritziz “Real Madril gainditzea zaila da oso eta garaipena bereziagoa da. Sevillaren aurka Kopan irabazi osteko antzeko zentzazioak dauzkagu. Egun pare bat izan dugu atsedena hartzeko eta orain burua Deportivorengan ipinita daukagu, ea A Coruñan zeozer lortzen dugun hobetzen segitzeko”.