Athletic Club

Leioak 1 Athletic Clubek 7

Leioak 1 Athletic Clubek 7

Joaquin Caparros entrenatzaileak honako hamaikako hau aurkeztuko du Leioaren aurka: Armando; Ramalho, San Jose, Borda,…

Joaquin Caparros entrenatzaileak honako hamaikako hau aurkeztuko du Leioaren aurka: Armando; Ramalho, San Jose, Borda, Castillo, Erik Moran, David Lopez, De Marcos, De Cerio, Gabilondo eta Etxeberria. Aulkian Larruzea, Aitor, Eraña eta Guillermo egongo dira.

SD Leioa: Oscar, Estevez, Retegi, Goiri, Borges, Degre, Maraña, Jara, Arzubiaga, Pedro eta Zaitegi. Aulkian Oscar, Ander Navarro, Uriona, Barrado, Gabi, Mario, Asensio, Txema Betes, Cesar, Llano eta Valero egongo dira.

Epailea Azibar Elexpuru izango da, eta Arze eta Gomez, laguntzaileak.

19:48. Hasi da partida.

(8′) De Marcosek langa gainetik jaurti du.
(11′) 0-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. De Cerio. David Lopezen erdiraketa De Ceriok eskuinez errematatu du eta Oscar-ek jo duen arren sareetara joan da.
(19′) David Lopezen falta jaurtiketa Oscar-ek desbideratu du.
(20′) Etxeberriaren ezkerkada atezainak kornerrera desbideratu du.
(21′) Gabilondoren areaz kanpoko jaurtiketa Oscar-ek kornerrera bidali du.
(26′) Etxeberria eta atezainaren arteko banan banakoa kornerra doa.
(27′) 0-2. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. De Marcosek. Kornerraren osteko aldaratzea Gabilondok eskuinez erdiratzen du eta De Marcosek buruz sareetara bidali du.
(36′) 0-3. Etxeberriak, penaltiz.
(37′) 1-3. Retegik. Retegik ezkerrez eta gertutik Armando gainditzen du.
(43′) Lopezek buruz kanpora.
(44′) De Ceriok jaurti du eta Oscar-ek desbideratu du.

ATSEDENALDIA

20:48. Hasi da bigarren zatia. Aitor Armandoren ordez eta Larruzea Ramalhoren ordez. Hamaika aldaketa SD Leioa taldean.
(59′) Aldaketa: Eraña Moranen ordez.
(64′) 1-4. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Gabilondok. De Cerioren pase sakona Etxeberriari eta hone pasea Gabilondok bakar bakarrik sareetara bidali du.
(65′) Aldaketa: Guillermo De Marcosen ordez.
(66′) Llanok gora jaurti du.
(69′) 1-5. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Guillermok. Larruzearen erdiraketa Guillermok buruz sareetara bidali du.
(73′) 1-6. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Guillermok. De Cerioren erdiraketa Guillermok barrura errematu du.
(77′) Etxeberriaren burukada kanpora.
(84′) Erañaren zartakoa Oscar-ek kornerrera bidali du.
(86′) 1-7. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. David Lopezek penaltiz.

AMAIERA