
RAIS taldea Lezaman Koikiliren laguntzaz
RAIS taldea Lezaman Koikiliren laguntzaz
Gaur, urtarrilaren 27an, astelehenean, 16:00etatik aurrera Lezaman, Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariek, etxerik gabeko pertsonez…
Gaur, urtarrilaren 27an, astelehenean, 16:00etatik aurrera Lezaman, Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariek, etxerik gabeko pertsonez osaturiko RAIS Fundación Athletic Club Fundazioa taldearen kideentzat lan saioa zuzenduko dute.
Athletic Club Fundazioak, Bilboko Udalak Bilbao Kirolaken bidez eta RAIS Euskadi GKEak Bultzaide programa garatzeko akordio bat dute, eta programaren helburua etxerik ez duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea da. Programa horren barruan, Athletic Club Fundazioak, beste erakunde batzuekin batera, RAIS-Athletic Club futbol taldea bultzatzen du, etxerik ez duten pertsonez osatua eta kirolaren bide garapen pertsonala eta gizarteratzea bilatzen dutenak. Astero entrenatzen dute, hainbat txapelketetan parte hartuz.