Muñoz, sendatze prozesuaren amaieran
Iñaki Muñoz: Peroneko lotailuetan egin zioten ebakuntzaren osteko sendatze prozesuaren azken fasean dago.Iban Zubiaurre: Pubalgia….
Iñaki Muñoz: Peroneko lotailuetan egin zioten ebakuntzaren osteko sendatze prozesuaren azken fasean dago.
Iban Zubiaurre: Pubalgia. Haustura miotendinosoa eskuin hankako erdiko aduktorean. Abenduaren 19an ebakuntza egin zioten.
Aitor Ocio: Eskuin sorbaldan errepikatzen zen lesioa.
Eneko Boveda: Ezker oineko bosgarren metatarsianoan haustura.
Xabier Etxeita: Pubalgia. Urtarrilaren 22an ebakuntza egin zioten.
Euren sendatze prozesua normaltasunez burutzen ari da.
Ion Velez: Eskuin hankako erdiko aduktorearen destxertaketa eta ezker orkatileko lesio kronikoa. Ebakuntza egin zioten urtarrilaren 29an.
Bere etxean dago jada eta datozen egunotan berregokitzapen prozesuari ekingo dio.
Carlos Gurpegi: Zartadura eskuin belaunean.
Ustaritz Aldekoaotalora: Zauria eta kolpea bekokian eta buru-azalean.
Francisco Javier Yeste: Zauria eta kolpea ezker barne maleoloan.
Taldetik at ari dira lanean badaezpadako neurri gisa. Bilakaeraren zain.
Joseba Etxeberria eta David López: Gainkarga.
Fisioterapia jaso dute eta lan arina agiten ari dira iskiotibialetan dituzten gainkargak direla eta.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK