Orbaiz eta Castillo, prensa aretoan
Pablo Orbaiz eta Xabi Castillo protagonistak izan dira Lezamako prensa aretoan otsailaren 15ean, astelehenean.Erdilariak txartel…
Pablo Orbaiz eta Xabi Castillo protagonistak izan dira Lezamako prensa aretoan otsailaren 15ean, astelehenean.
Erdilariak txartel gorria erakutsi zioten jokaldia ekarri du gogora eta ondo egin ez zuela deritzo: “Guztiok gertatu zena ikusi genuen eta apur bat lotsaturik nago. Ez da berriz errepikatuko. Egotzita izango nintzela ikustean zoratu nintzen eta hankasantze galanta egin nuen. Egia esan, erakutsi zizkidaten bi horietan ez dakit falta egiten dudan ala ez, baina horrek ez du nire portaera justifikatzen”.
Atzelariak esan du partida txarra ez zutela egin, “baina ez genuen punturik lortu. Gure aukerak izan genituen eta hainbat alditan partida ona egin genuen. Horixe da ondoriorik onena. Txarrena txartel gorriak izan dira, baina irtengo direnek ondo egingo dutelakoan nago”.