Athletic Club

Paraguairen aurkako partida

Paraguairen aurkako partida

Bizkaiko futbolaren aldeAthletic Clubek, oinarri futbolarekiko duen engaiamendua dela eta, nazioarteko partida antolatu du Paraguaiko…

Bizkaiko futbolaren alde


Athletic Clubek, oinarri futbolarekiko duen engaiamendua dela eta, nazioarteko partida antolatu du Paraguaiko selekzioaren aurka martxoaren 3an, San Mamesen. Bertan jasoko den diru guztia Bizkaiko klubentzako izango da.

Hegoafrikan jokatuko den Munduko txapelketarako sailkatu den selekzio baten aurkako lehia hau Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidenteak berea egin zuen ekimenaren ondorioa da, Bizkaiko klubak laguntzeko eta euren diru beharrak asetzeko asmoz, joan den urteko Gabonetan jokatu ez zen euskal selekzioaren partidaren ondorengo kinka larria konpontzearren.

Partidaren nondik-norakoak azaltzeko, Fernando Garcia Macua, Athletic Clubeko presidenteak eta Iñaki Gomez Mardones, Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak, prentsaurrekoa eskainiko dute Ibaiganen otsailaren 19an, ostiralean, 12:30etatik aurrera.